Este sitio web utiliza cookies para obtener datos estadísticos de la navegación de sus usuarios. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso.
Siempre podrá revocar su consentimiento y obtener más información aquí.

Ocultar
Compra de abonos online

Bienvenido a nuestro sistema de venta de entradas online.
En él podréis obtener vuestras entradas de un modo sencillo y práctico.

4 ene 2019

ENE KANTAK

viernes, 4/01/2019 17:00 h 

ENE KANTAK

viernes, 4/01/2019 17:00 h 

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA – 4 DATA SOILIK
NAFARROAKO ERRALDOI ETA KILIKIEN 7 KONPARTSATAKO
32 ERRALDOI
ARENA NAFARROA (NA) – ANOETAKO BELODROMOA (GI) – BEC BIZKAIA ARENA (BI) – BUESA ARENA (AR)

Askok jakigo duzuenez, 2011tik txikientzat abestiak euskaraz sortzen ari gara. Hasieran diska bakarra sortu eta euskara sustatzeko dirua biltzeko asmoa geneukan. 7 urteren buruan 4 diska kaleratu ditugu, gehien bat guk sortutako abestiez osatuta eta orain arte ekoiztu ditugu 3 antzerki ikuskizunetatik bi zuzenekoekin 2 DVD.

Egunotan gure hurrengo diska izango denaren abesti eta bideoen grabaketa ari gara amaitzen. Azaroan argitaratuko dugun honetan, aurrekoetan bezala, kultura eta kirolaren lagun ezagunak abesten eta dantzatzen parte hartuko dute.

Azken 4 urte hauetan, ikuskizunetan, sare sozialetan eta YouTubeko kanalan jendearen erantzunari esker, gure sormenak suzirian bezala gora egin du. “Astonauta” ikuskizunaren bira 30.000 ikuslerekin amaitu dugu eta gure YouTubeko kanalak 16 milioietik gora bistaratze izan ditu jada.

Diska berriarekin batera urte bukaeran aurkeztuko dugun ikuskizun berria ari gara prestatzen.

ESTRENALDI OSO BEREZIA
Ikuskizun berriak bi formatu ezberdin izango ditu: antzokietara eraman ohi duguna eta 4 data besterik izango ez dituen formatu oso berezia: ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA.

32 ERRALDOI
ENE KANTAK JAI E
RRRALDOIA festa handia izango da. Ene Kantak, besteak beste, Nafarroako erraldoi eta kilikien 7 konpartsetako 32 erraldoiez lagunduta arituko da.

Ikuskizunean zehar pertsonai berriak ezagutuko ditugu eta abesti berrien koreografiak dantzatzeaz gain, betiko arrakastak gozatu ahal izango ditugu.

SATORJATOR
“Satorjator” Nere eta Eneko gure lagunen bidai berria da. Abentura berri honekin Lurraren erdigunera bidaia eginen dute. Bertan altxor preziatu bat bilatu beharko dute; urre txanponik ez eta familia eta lagunekin jolasteko denboraz beteta dagoena. Abenturan zehar, denbora ordezkatzen duen Krono pertsonaia azalduko da. Nerek eta Enekok tablet edota mugikorrarekin euren denbora alferrik galtzen duten bakoitzean, Kronok denbora kenduko die, abentura bukatu gabe uzteko arriskuan gelditzeraino. Euren helburua betetzen lagunduko dieten pertsonai berriak ezagutuko dituzte: Satorjeitor eta Armiarma. Beraiekin beldurrak eta ziurtasun ezak gaindituko dituzte, beti bezala ingurugiroa eta lagunak zaintzen.

OHARRA:

Edozein arrazoi dela eta 18 hilabete baino gutxiagoko haurrekin joan nahi izanez gero, larrialdi planaren arabera, ume horiek aforoan zenbatuko dira nahiz eta eserlekurik ez bete.

Horrelakoetan, sartu ahal izateko 18 HILABETE BEHERAKOENTZAKO sarrera erosi beharko duzue euro bakarreko prezio sinbolikoaz.

Honako sarrerak soilik HARMAILAn egotekoak izango dira.

Pabilioi bakoitzak soinu baldintza ezberdinak ditu eta, nahiz eta bolumena haurrentzako aproposa izan, ezin dugu bermatu 18 hilabete beherakoentzat egokia izango denik.

AVISO:

Si por cualquier razón debéis o queréis acudir al espectáculo con niños menores de 18 meses, de acuerdo con el plan de emergencia de este evento, los niños menores de esta edad han de contabilizar dentro del aforo, aun cuando no estén haciendo uso de un asiento por estar en brazos.

En este caso, para poder acceder al recinto, deberéis adquirir la entrada para MENORES DE 18 MESES a un precio simbólico de 1€.

Este tipo de entrada estará solo disponible para los sectores situados en GRADA.

Cada pabellón reúne unas características acústicas diferentes y aunque el volumen será acorde a un espectáculo infantil, no podemos garantizar que éste sea apropiado para menores de 18 meses.

 


 

 

SASKI BASKONA S.A.D k
FERNANDO BUESA ARENA VITORIA – GASTEIZ
Teléfono: 945 139191
E-mail: aclientes@baskonia.com

¡Síguenos!

Aviso legal
Política de cookies
Desarrollado porKoobin